Zazpiak oihal batetik
Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.
Enpeinatzea ez bada libre alferrik dugu indarra
hau da txoria gari tartean goseak egon beharra.
Antzerki hontan lau pertsonaia ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du ostoa eta adarra.
Enpeinatzea ez bada libre
Sutan pizturik darrai oraindik sugai berriz lehengo gerra
oharkabean ez zen mintzatu Txirrita poeta zaharra.
Enpeinatzea ez bada libre
Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik
Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik
ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.
Guraizkiakin bereizi arren
POTTOKA
Pottoka mendian jauzika ibilki
Buztana airean salbaia iduri
Ezin harrapatuz Txomin da erori
Pottoka nausi da gure gizonari.
Denboran pottokak ez emaiten sosa
Ez zuen ez egiten Parisen afera
Neuilly-n ibiltzeko ez zuen usain ona
Adixkidendako ez aski ederra.
Txominek menditik jautsi du pottoka
Ileak mozturik pentzetan emana
Egun guziez hartzen bere sukrea
Iduri du orai Vincennes-en sortua.